Dark Lyrics
SUBMIT LYRICS LINKS METAL LYRICS - CURRENTLY 13 800+ ALBUMS FROM 4500+ BANDS
ABCDEFGHIJKLMNOPQRSTUVWXYZ#

NUMEN LYRICS

1. Egunsentiaren Heriotza


Agur azken argi izpiei.
Heldu da egunsentiaren heriotza.
Irrifarre batek estaliko du lurra,
irrifarre maltzur, gaixo eta krudela.
Alperrikakoak dira erreguak,
zuen sakrifizioa, negarra.
Aro berri baten etorrera hurbil da,
gorroto, malko eta sufrimenduzko garaia.
Betirako sufrimendura kondenatuok:
non da jainkotzat duzuena orain?
Non da!!


2. Gauaren Irrifarre Izkutua


Izatearen jatorriaren mesprezua.
Pentsamendu hutsetan
oinarrituriko itxaropena.
Arima galduen noraeza.
Abian jarri da saminaren mantua
basoetan barrena hedatuz.
Garai batean babesa eman zizuenaren
irrifarre izkutua.
Arbasoen jakituria, galdua,
zuen itxaropena bezala,
zuen koldarkeriak ez du mugarik.
Argizaria amaitu gabe itzali duzue candela.
Gauaren arnasa,
haize sorginduen intziriak,
umeen negarra,
zentzuen galera,
ikararen domeinua.
Amaierara gidatuak
aro berri baten hasierara.


3. Etsipenaren Ispilu


Behelainoaren estalki hotzak
herri traidoreen begirada
lausotu du
beren etsipenaren ispilu.
Beldurraren usainak
negar eta aienak
bildu ditu haizearen oihartzunean.
Erruki arren!
Oh izaki jainkozkoak!
Erruki arren!
Numen ahaltsuak!
Gizaki gauzeztan inozoak
traizioaren artzapezpiku madarikatuak!
Erruki zaitezte kristautxuok
bukatu da herri traidoreen epea.
Ihesa, erregua, borroka...
ezer ez duzue zilegi koldarrok,
erabakita dago zuen patua.
Mariren aihotzak
artaldea larrutuko du
otso gosetien amorruz,
eta Herioren hatsak irentsiko ditu
zuen arimak.


4. Ahanzturaren Hilobia


Odolezko mantuz estali du
gauak ilargia.
Sugarren haserreak
lurraren beroa esnatu du.
Azken aroaren lehen eguna iritsi da.
Hondamena eta sarraskiaren iraultza
fededunen munduan gailendu da.
Odolezko errekek
Baso eta ibarrak estali dituzte.
Enbor eta harrizko uholdearen amorruak,
aurretik eraman ditu kristauen gorputzak,
aurretik eraman ditu ikararen itsasora.
Haizearen zakarrak,
Gorputz kiskalien atalak daramatza,
lurruzpeko ahanzturaren hilobira.
Euriaren ziztadak
zoramena barreiatu du
gorputz abailduen arimen barrena.
Eromena, etsipena.
Mariren begien dirdirak
egunsenti berriari eman dio bide.


5. Belearen Hegaldiak... Iluntasuna Dakar


Ullu ikaragarri batek
hodeiertzean aurkitu du oihartzuna.
Hainbeste odol irentsitako lurrak
asetu du azkenik odol egarria.
Hondamendiaren oldarraldiak
baretu du bere haserrea,
gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa.
Esna Ama Lurra! Garaipena duzu atejoka!
Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak,
elementuen noraezeko dantzan
murgildu dute Naturaren adimena.
Esna Ama Lurra! Garaipena duzu atejoka!
Goizargiari iheska abiatu den Haizea.
Sugarren arragoko Suaren itzalezina,
Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra.
Garaipenaren ostean
belearen hegaldiak... iluntasuna dakar.
Zoazte lasai Naturaren izakiak,
zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotorlekura.
Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea,
Ilargi eta Eguzki dituzue begi...
zaindu Mariren erreinua!


6. Isiltasunaren Hots Hutsa


Bizitza erazten duen iriztuak
zeruaren ispilua apurtu du
Heriotzaren aurrean belaunikatzeko.
Gauzatu da gaua betikotasunean.
Behelainoa eta ezereza
denboraren iluntasunean nahastu dira.
Ipar Haizearen ezpata hotzak
baso eta ibaiak izoztu ditu
bere eztenkadaren aintzinean.
Bakardadean pausatzen diren gauak...
Elur maluetan galtzen den zeruaren negar aiena...
Isiltasunaren hots hutsa...
Ilargi betearen begiradak
behelainozko itsaso marduletan islatzen du
mendi tontorren itzalaren samindura.
Basoko zoko izkutuenean bizirik da Gaueko,
itzalen munduko gidari,
iluntasunaren jabea.
Bere itzalaren babesean,
egunsentiaren ametsa gauzatu bitartean
Lurraren lotaldi sakona bilduko duena.



Thanks to alexi_es_mi_amigo for sending these lyrics.


Submits, comments, corrections are welcomed at webmaster@darklyrics.com


NUMEN LYRICS

ABCDEFGHIJKLMNOPQRSTUVWXYZ#
SUBMIT LYRICS LINKS METAL LYRICS - CURRENTLY 13 800+ ALBUMS FROM 4500+ BANDS
- Privacy Policy - Disclaimer - Contact Us -